XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. Trajano'ren aurrean.

- Trajano'k, bere agintaritzako bederatzigarren urtean, Eszita eta Dazio eta beste erri askoren aurka izan ebazan garaipenaz arrotuta, bere aginpidea osotzeko, oraindiño kristauen lagunarte jainkozalea azpiratu bear ebala ikusi eban.

Aginterri *Aginterri: Imperio guztian lez deabruakanako gurtza ontzat artzen ez ba'eben, erasoaz zemaituko ebazala; eta, orregaitik, kristau-eraz bizi ziran guztiai aukera au eskiñi eutsen: edo jainkoai gurtza emon edo il.

2. Iñazio, Kristo'ren gudari zintzoa, Antiokia'ko Elizagaitik bildurretan, bere gogoz Trajano'gana aurkeztu zan.

Aldi aretan Trajano Antiokia'n egoan, eta armeniarren eta partoarren aurka joateko gudu-gaiak atontzen ziarduan.

3. Beraz, Trajano agintari nagusiagana (enperadoreagana) etorrita, onek auxe esan eutsan: Nor zara zu, deabru gaizto ori, nire aginduak austeko eta beste batzuek be ausi dagiezan aalegiñak egiten dozuzan ori, errukarriro galdu daitezan?.

Iñazio'k auxe erantzun eutsan: Teoforo'ri (3) Teoforo: Jaungoikoa daroana. iñok be ez dautso izenik deabru gaiztoa emoten, Jaungoikoaren otseiñakandik deabrua urrundu egiten da-ta.

Baiña izen ori, deabruentzat gorrotagarri ta arein aurka gaiztoa nazalako emoten ba'daustazu, zugaz bat nator.

Izan be, Kristo, Zeruko Erregea, neugaz izanik, deabruen tentaldi guztiak ezereztu egiten dodaz.

4. Nor da Jaungoikoa daroan bat?, itandu eutsan Trajano'k.

Eta Iñazio'k: Bere bularrean Kristo daroana.

Zer, ba? esan eutsan Trajano'k, ez al-deritzazu geuk be gure jainkoak geure adimenean daroaguzanik?.

Geure laguntzat doguz gure arerioen aurka.

Eta Iñazio'k: Oker zagoz, errien deabruai izena jaungoiko emonik.

Izan be, Jaungoiko bakar bat dago, zeru-lurrak, itsasoa eta bertan dagoan guztia egin dauana; eta Kristo bakar bat, Aren Seme Bakarra.

Lortuko al dot Beronen Erreiñua!.

5. Pontzio Pilato'ren menpean gurutzeratua izan zan A aitatzen al-dozu?, itandu eutsan Trajano'k.

Eta Iñazio'k: Pekatua ta pekatuaren asmatzaillea aitatzen dodaz, deabruaren oker eta gaiztakeri guztia euren biotzean daroenen oiñazpian lotu ebana.

6. Eta Trajano'k: Beraz, Kristo zeure barruan daroazu?.

Bai erantzun eutsan Iñazio'k; izan be, auxe dago idatzita: Arein erdian bizi izango naz eta arein erdian ibiliko naz.

7. Orduan, Trajano'k erabagi au emon eban: Auxe agintzen dogu: Iñazio, Gurutzeratua bere barruan daroala diñoana, katez lotuta, gudari-talde batek Erroma'ra eroan dagiala; pistiai emona izan daitela, erriaren jolaserako.